XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Katichimaren irakastea

Joan den asteko Bulletin diocésain deitu Jaun aphezpikuaren agerkarian lerro batzu baziren erdaraz, eskuarazko katichimaren arthamendatzeko. Huna hitzez-hitz zer dion:

Kazeta huntan aspaldi du errangura ber-berak eta konseilu ber-berak errepikatzen ditugula.

Bainan asko tokitan ez dute ez jendeek ez eta jaun erretorek ere konprenitu nahi zer eginbide handia den tokian tokiko mintzaiaren erabiltzea; funtseko erakaspen bat emaitekotan.

Frantsesa mintzaire ederra du, eta baditake frantsesez errechkiago erran ditazken hein batez goragoko asmu eta gogoeta gehienak. Bainan ez da hortan gure auzia. Gure haurrentzat bai eta gure herritar gehienentzat, liburuetako frantses zerratuak ez du eskuarak duen argi gocho hura.

Zerbait har dezaketela frantsesez ere, ez dugu dudarik, bainan eskola handietan beretan ikusten dugu oin goibel dauden erdarazko irakaspenak, hiruzpalau urthe etchetik urrun, eta erdara hutsean hazirik ere!